01
Cúbreme de flores
Bakarkako erakusketa · Portalea aretoa · Eibar · 2026
Cúbreme de flores erakusketak formatu handiko margolanak biltzen ditu; haietan, landaredia, intimitatea eta dolua hizkuntza piktoriko propio baterantz lerratzen dira. Loreek ez dute narrazio itxi bat osatzen, egitura ezegonkor gisa funtzionatzen baitute: marrazkiaren, kolorearen, gardentasunaren eta materiaren geruzen artean agertu, ezabatu eta eraldatzen dira. Erakusketak akatsa eta etena irudi berriak zabaltzeko gai diren gertakari emankor gisa ulertzen ditu.
Argazki-dokumentazioa — Haritz Petralanda













